XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Giza itzulpena transkodetze eta birkodetzearen konbinazio izan ohi da eta bai testuarengatik eta bai itzultzaileak dituen hizkuntz konpetentzia eta gauzen ezaguerarengatik bi burutzapen era hauek oso elkargibiztaturik egon ohi dira.

Radegundis Stolzek bere Grundlagen der Textûbersetzung obran, 1982an Heidelbergeko Neuphilologische Fakultampauml;te-n disertazio gisa aurkeztu zuen eta testologia eta itzulpenaren arteko loturak ezartzeko lan sistematikoa den horretan, definizio-mota desberdinak aipatzetik hasten da:

Orokorrak (Koller), sistemara orientatuak (Kade, Neubert, Jampauml;ger), soziolinguistikoa (Nida), antropologikoa (Richard Bausch); azkenean Mario Wandruszka eta Fritz Paepcke traduktologoen iritziak aipatzen ditu, itzulpena SHtik XHrako traskodetze-prozesu soil bezala ikusteak duen askiezaren gainditzeko ahalegin gisa.

Hizkuntza-pareka burutzen den itzulpenean gauza ez da zeinu-sistemak eta arau-aparatuak koerlazioan jartzen hutsa, zeren hizkuntzak polisistema dinamikoak (Wandruszka) baitira, zeinetan beharrezkotasunak eta zoriak diharduten.

Informazioa transmititzeko balio digun zeinu-sistema baino zerbait gehiago dira eta behaketa bakoitzaren faktorizaziozko deskribapenari ihes egiten diote.

Bide honek ezinbestean operazionalizaziotik, formalizazioan zehar, hizkuntzaren matematikuntzara eramango gintuzke, nahiz eta bere errealitateari ez dagokion zerbait izan.

Paepcke eta Heidelbergeko Eskolakoentzat itzulpengintza-konpetentziak itzultze prozesuaren funtsezko faktore gisa ulertzea eta xede-hizkuntzaren arabera taiutzea hartzen ditu bere baitan, horretan itzultzaileak munduarekiko bere esperientzia eta aurrejakitea jokoan jartzen dituelarik.

Testuaren zentzua atzeman eta berrematean askatasun eta indeterminazio-faktoreak duen garrantzia azpimarratzen du.

Beraz, itzulpenean hizkuntzekiko sortzen den harremana ez da zerbait klitxe egina baizik eta nortasun aktiboak konpetentzia produktibo gisa xede-hizkuntzarekiko garatzen duen iharduera baizik.

Alderdi hau formulaziorako atseginean (Lust am Formulieren) garatzen da, horretarako gaitasuna aurresuposatzen duelarik.

Zeregin horretarako itzultzaileak derrigorrezkoa du guztiz aldakorrak diren eta komunikazio-situazio desberdinetan erabiltzen diren forma diatopiko, diastratiko eta diafasiko diferentziatuak ongi ezagutzea ongi interpretatu ahal izateko.

Baina erabakiorra gertatzen da XHko formak ezagutzea, batez ere hizkuntz erabilera idiomatikoetan, itzulpenak beharrezko duen orientazio-segurtasuna hartzeko.

Segurtasun horretarako ez da aski izaten bi hizkuntzaren hiztegia, semantika eta gramatika ezagutzea.

Itzultze-konpetentziak soilik hizkuntzazkoa den alderdia gainditu egiten du eta bereziki kulturazkoak diren eta bi giza elkarteetan dauden alderdiak ere bere baitan hartzen ditu.

Horrela, ohartuki eta arretaz testura orientaturik itzultzaileak bilatze eta erabakitzeari ekiten dio, XHn testu-proposamena birformulatu arte.